Hilaren 20an Arabako Sobron abentura parkera joango dira 13 urtetik gorako gaztetxoak (2000. urtean jaiotakoak). Irteerara joateko, aurrez eman behar da izena, eta egubakoitza da horretarako azken eguna. Kultura etxean eman behar da izena, 16 euroren truke. Abentura parkean hainbat joko egingo dituzte: piragua, eskalada eta tirolina, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.