Bergarak txartel gorria aterako dio 197/2006 doktrinari

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko uzt. 10a, 11:53

Herritarren epaia ekimen ibiltaria Bergarara iritsiko da zapatuan. Irala kalean elkartuko dira 197/2006 doktrinari txartel gorria ateratzeko. Modu horretan, aipatutako doktrinari amaiera emateko eskatuko dute. 11:00etatik 14:00etara izango dira Iraka kalean jarriko duten jaiman.

Antolatzaileen asmoa da Irala kaleko jaiman nahi duten herritar guztiekin argazki bat ateratzea: Bergararron epaia, txartel gorria, izango da mezua. Helburua da Euskal Herriko 80 herri baino gehiagotan aterako diren argazkiak liburu batean jaso eta Estrasburgora bidaltzea.

'Kanto'-ren egoera

Bergaran Kanto da doktrina ezarria duen euskal presoa. Urte guztian zehar egin dituzte haren aldeko aldarriak; eta, ehunka herritar izan dira ekimenetan parte hartu dutenak. Uztailaren 13an, zapatua, ere herritarrak elkartu nahi dituzte 197/2006 doktrinari txartel gorria ateratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak