Uztailaren 24an Igeldotik Oriora joango dira oinez, eta Orion bazkalduko dute. Interesa dutenek san Joxeperen egoitzan eman behar dute izena.
Bestalde, irailera Galiziara joango diren bazkideei gogora ekarri nahi diete, irteera ordaintzeko epea hilaren 25ean zabalduko dutela. Informazio gehiagorako jo elkartearen bulegora.