San Martinetako txosnak hartzeko baldintzak kaleratu dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uztailaren 9a

Odolosteen txosna eta taloena esleitzeko baldintzak kaleratu dituzte. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 23an, 12:00etan, bukatuko da.

Dagoeneko onartu dira San Martin jaietan San Martin feria dela eta San Martin plazan harategiek bertako odolosteak ezagutzera emateko eta Ariznoa plazan taloak saltzeko jarriko diren txosnen esplotazioa arautuko duten baldintzak.

Bada Udaletik jakinarazi nahi diete herriko irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei eskaerak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 23an, 12:00etan bukatzen dela.

Eskaera orriak eta baldintzen pleguak Udaleko webgunean eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak