Herriko industria, Udaleko egutegiko protagonista

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uzt. 9a, 15:26

Udalak 2014an aterako duen egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabalik dago. Irailaren 25a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Herriko industria da gaia –langileak, prozesuak, eraikinak, tresneria– eta gaur egungoa zein antzinakoa izan daitezke argazkiak.

Argazkiaren tamainari dagokionez, 20x30 cm eta 300 ppp izango beharko ditu, eta jpg formatoko artxibo digitala izan beharko da. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura eramango dira.

Ordaindu egingo dira

Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Horrez gain, Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak erabiltzeko aukera izango du, beti ere, egilea aipatuta.

Argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea argazkilariaren kontu izango da eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok. Euskara batzordeak izendatutako taldeak aukeratuko ditu egutegirako argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak