Bergarako Cristo Obreroko 'familiak' auzoaren 50. urteurrena ospatu du

Leire Kortabarria

Auzoak 50 urte dituela ospatzeko batzartu ziren zapatuan Cristo Obreroko adin guztietako bizilagunak. 111 auzotar batu ziren talde-argazkia atera eta poteoa egiteko, eta 15:00etan batera bazkaldu zuten.

Une politak izan ziren arratsalde partean: 18:00etan, Anita Morales La navarrica (91 urte) eta Candi Hernandez (86 urte) auzoko beteranoei omenaldia egin zieten; ondoren, Marianek prestatutako bertsoak Maritxu nora zoaz-en doinuarekin denok abestu zituzten, auzoa zenbat maite duten eta auzotarrek familia handi bat osatzen dutela ospatzeko; eta jarraian, jota batzuk entzun zituzten, Benito, Anita, Ana, Agustina eta Celia nafarrek abestuta. 20:00ak aldera arte iraun zuen ospakizunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak