Egubakoitzean jarri zuen Ramon Arantzabal artistak Alfaren erro karratua serieko lehenengo lana, Bergarako Munibe plazan ikusgai. Besoa lurrean duen manikia Alfa izena duen koadroari begira ageri da. Arantzabalen asmoa da, instalazio artistikoaren bitartez, bildumako hamar margolanak erakustea, bi egunean behin aldatuta. Eguraldiak ahalbidetzen duenetan, Munibe arteleku izango da 10:30-13:30era.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.