Futbol txapelketako irabazleak Oxinola, Oxintxu, Kiutnes, Citizen Devils eta Rita la Pollera dira

Guren Zumalde 2013ko uzt. 6a, 18:08

Eguraldi ederra lagun, uztaileren 5ean jokatu ziren Bergarako futbol txapelketako finalak. Mailaz maila, belar artifizialeko zelaian egin ziren neurketa guztiak.

Jendea batu zen txapelketaren bukaeraz gozatzeko; taldeetako jokalari eta lagunez gain, igerilekuan zirenak ere batu baitziren. Aurten ere 300 bat lagun aritu dira lehiaketan eta nabari zen hori. Nesketan, Rita la Pollerak 4-1 irabazi zion Las Heavys taldeari kadeteen mailan. Nagusietan, Kiutnesekoek penaltietan garaitu zituzten Pentosekoak. Mutiletan, kadeteetan, Citizen Devils taldea nagusitu zen Txupas Teen-en aura: 4-1. Nagusietan, zortziko futbolean, Oxintxuk irabazi zuen Irurak taldearen aurkako norgehiagoka. Bukatzeko, 11ko txapelketan, Oxinolakoek Indar Gorrikoak penaltietan garaitu zituzten: 4-3.

Batzarra kultura-etxean

Bergara Kirol Elkartearen urteko batzarra uztailaren 10ean, eguaztenean egingo dute Kultura-etxean. 18:30ean izango da lehen deialdia, eta bigarrena, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak