Osintxuko dantzariek hasi zuten ekitaldia, ordurako ia beteta zegoen aretoa. Ostean bideoa eman zuten. Gero, 36ko estatu kolpearen ondorioak jasan zituztenei omenaldia egin zieten: bizi direnei eta hildakoei. Udaleko, Aldundiko ordezkariak han izan ziren; babes eta oroimen hitzak izan zituzten. Behin eta berriz errepikatu zen ekitaldian: "oroimena, egia eta justizia".