1901 aurreko eraikinek derrigorrez egin behar dute ikuskapen teknikoa

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uzt. 3a, 18:00

Pertsonal tekniko aditua kontratatuta egin beharko dute ikuskapena, Eusko Jaurlaritzak hala erabakita. Udalak zenbait bilera deitu ditu ikuskapena egin beharko duten eraikinetako presidenteekin. Lehena hilaren 9an. Errebisioa 2013ko abenduaren 31 baino lehen eginda egon beharko da.

Pasa den urte bukaeran Eusko Jaurlaritzak azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua eman zuen zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen den. Dekretu horri jarraituz, 1901. urtea baino lehen eraikitako eraikuntzek Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egina izan beharko dute 2013ko abenduaren 31rako.

Horiek horrela, 1901 urtearen aurretik egindako eraikinetako ordezkariek derrigor kontratatu beharko dute pertsonal tekniko aditua ikuskapen teknikoa egiteko.

Horri buruzko informazio argiena emateko helburuarekin Bergarako Udalak bilera informatiboak antolatu ditu eraikin hauetako jabe komunitateetako presidenteekin. Bilerotan Udaleko agintariak, teknikariak eta Suradesako teknikaria egongo dira informazioa emateko.

Bilera datak

Hiriguneko jabeen ordezkariekin bilerak uztailaren 9an, 16an eta 23an izango dira. Udalak gutun bidez jakinaraziko dio eraikin bakoitzeko presidenteari zein egun, toki eta ordutan egingo den bilerara deitzen duen.

Udalak informazio hau udalerriko auzoetan egoera honetan dauden eraikin jabeei ere helaraziko die.

Lehen batzarra uztailaren 9an

Lehen bilerak udalerriko (hiri-guneko) 75 eraikinetako presidenteak elkartuko dituena, datorren asteartean, uztailak 9, izango da 19.00etan, Udaletxeko Pleno aretoan.

  • MUGERTZA 3, 5, 7, 9, 8, 10, 12
  • ZUBIETA 32, 36, 38, 46, 23, 31, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26, 28, 30, 34, 38, 40, 42, 44, 48, 50, 52, 54, 56, 58, 60, 62
  • URDANGARIN 2, 4
  • GABIRIA 4, 6, 8, 10
  • URTEAGA 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15
  • SAN MIGEL 2, 4, 6, 8
  • SAN ANTONIO 1, 2, 4, 6, 8, 10
  • ZUBIAURRE 1, 2, 4, 6, 8, 12, 14, 16, 18, 24
  • OZAETA 1, 3, 6, 8

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak