Pol-Poleko beteranoak Iparraldera joango dira

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uztailaren 3a

Oporren aurreko azken irteera izango da hori. Hilaren 14an joango dira eta Baigorritik Donibane Garazirako ibilbidea egingo dute.

Datorren domekan, uztailaren 14an, egingo dute Pol-Poleko beteranoek oporren aurreko azkeneko irteera. Iparraldera joango dira, Baigorritik Donibane Garaziko ibilbidea egingo dute. 18 kilometroko luzera du, 840 metroko desnibela, zailtasun ertaina eta sei ordutan egitea aurreikusi dute.

Autobusa Fraiskozuritik abiatuko da 07:00etan. Interesa dutenek Pol-Pol Mendi Taldeak Udal pilotalekuko lehen solairuan duen bulegoan eros ditzakete txartelak, 20 eurotan. Argibide gehiagorako: 943 76 48 51 eta pol-pol@pol-pol.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak