Muguruza eta Bolinagak Usurbilgo XLI. Pilota Txapelketa irabazi dute

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 3a, 12:14

Atzo –martitzena–, Santixabel egunez, jokatu ziren Usurbilgo XLI. Pilota Txapelketako finalak. Pasa den apirilaren bukaeraz geroztik jokoan izan diren jubenil eta nagusien mailako azken neurketak ikusteko aukera izan zen bertan. Nagusien mailan, Bergarako Eneko Muguruza eta Arrasateko Ibai Bolinaga bikoteak Usurbilgo pilota elkarteko Santxo eta Urruzolaren kontra neurtu zituen indarrak, eta debagoiendarrek irabazi zuten: 22-8. Bolinagak Pilotari Onenaren Saria eta Muguruzak Finaleko Tantorik Onenarena jaso zituzten, gainera.

Horrez gain, Muguruzak Kurpil Saria ere bereganatu du Irunen, Uzkudunekin batera.

Uzkudun eta Muguruza, Aimar Olaizolarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak