Autoak bedeinkatuko dituzte domekan Aldai Egian

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uztailaren 2a

San Kristobal jaiak ospatuko dituzte asteburuan Aldai Egian. Urteroko tradizioari jarraituz, autoak ere bedeinkatuko ditzute, nola ez. Domekan eta eguaztenean, San Kristobal eguna, izango da hori.

Hemen jaietako egitaraua:

Uztailak 5, barikua:

  • 22:00: Urteroko pinu jartzea.
  • Gero, saiheskia, sargaodea eta txokolatea egngo dira.

Uztailak 6, zapatua:

  • 23:00: Astiazaran anaien eskutik, erromeria.

Uztailak 7, domeka:

  • 11:00 Meza nagusia. Gero, luncha auzoko jubilatuendako eta autoen bedeinkatzea.
  • Eguerdian, herri kirolak Ernesto Bihurri-rekin eskutik, eta trikitixa Bergarako trikiti eskolako gazteekin.

Uztailak 10, eguaztenean San Kristobal Eguna:

  • 12:00 Meza Nagusia.
  • Ondoren, auzoko jubilatuentzat luntxa eta autoen bedeinkatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak