13 etorri dira aurten lehenengoko txandan. Espainiatik gehiengoa: Andaluzia, Alakant, Madrildik … eta bi aste egingo dituzte Bergaran.
Auzolandegi berezia da Mizpirualden egiten dutena eta aisialdiaz gozatu eta laguntza boluntarioa eskaini, biak emango dituzte egonaldian.
Jaurlaritzak eta Bergarako Udalak elkarrekin antolatzen dituzte Mizpirualdeko auzolandegiak eta esperientziaren oinarrietako bat belaunaldien arteko elkarbizitza da. Boluntarioekin batera lau begiralde egingo dira. Goizez Mizpirualdeko langileekin batera nagusiekin egongo dira auzolandegiko boluntarioak eta arratsaldea aisialdirako izango dute.