Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeak eguaztenero batzen dira

Iure Eizagirre 2013ko ekainaren 27a

Udalak duela aste batzuk egin zuen ingelesa eta frantsesa praktikatu nahi zuten taldeak osatzeko deialdia. Egitasmoak erantzun ona izan du herritarren artean eta 25 pertsona inguruk eman dute izena.

Hizkuntzak praktikatzeko lau talde sortu dituzte, 3 ingelesekoak eta bat frantsesekoa. Zazpi pertsona inguruko taldeak dira eta guztiak eguaztenetan batzen dira, batzuk goizean eta besteak arratsaldean. Taldeak egiteko garaian ez da euren hizkuntza maila kontuan hartu, eta ondorioz, batzuk besteek baino erraztasun gehiago dute.

Uztailaren amaieran bukatuko dituzte tertuliak baina Udaletik jakinarazi dutenez, irailean beste deialdi bat egingo dute. Gainera, ekaina honelako proiektuei hasiera emateko garai txarra dela eta zenbaitek irailean hasteko informazio eske deitu duela aitortu dute udal ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak