Bete egin da San Pedro inaugurazio mezarako

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko eka. 29a, 19:54

Jon Molina parrokoak gidatu du meza eta ondoan izan du, besteak beste, Juan Kruz Mendizabal, Donostiako Gotzaindegiko Bikario Nagusia. Koro parrokialaren estreinako emanaldia ere izan da gaurkoa eta saio benetan ederra egin dute.

San Pedro, parrokiako zaindariaren eguna izanda meza nagusia egon da goizean eta berezia izan da bi arrazoirengatik: batetik, bi urtetako zaharberritze lanen ostean, herritarrek meza bertan entzuteko aukera izan dutelako berriz; eta bestetik, koro parrokialaren estreinaldia izan delako.

Jon Molina parrokoak gidatu du meza eta ondoan izan du, besteak beste, Bergaran abade izanagatik aski ezaguna den Juan Kruz Mendizabal, gaur egun Donostiako Gotzaindegiko Bikario Nagusia.

Ordu eta erdiz luzatu den mezaren amaieran, esker hitzak izan ditu Molinak parrokiaren zaharberritzeaz arduratu den ekipo teknikoarendako, eta bereziki, inaugurazio aurreko egunetan buru belarri lanean aritu diren herritarrendako.

Molinari berari ere eman dizkiote eskerrak kristau komunitatearen izenean, egindako lan guztiagatik.

Koro parrokialaren estreinaldia

Estreinaldi ederra egin du koro parrokial eraberrituak. 60 bat gizon-emakumek osatzen dute, Rosa Narbaizaren zuzendaritzapean, eta parrokia erabat bete duten herritarrek gustura entzun dituzte euren doinuak. Besteak beste, Perosiren Lehen Meza Pontifizila abestu dute, eta baita Hilarion Eslavaren Tues Petrus-a ere.

Mezaren amaieran lunch txikia ere eman dute herritar guztiendako portikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak