1.000 bat lagun batu ziren Mozarten 'Requiem'-a entzuteko

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ekainaren 30a

Gozatu ederra hartu zuten atzo, zapatua, iluntzean Bergarako San Pedro parrokian batu ziren petsonek. Parrokia inauguratzeko ekitaldi sortari amaiera ezin hobea eman zioten Bergarako Orfeoiak eta Oñatiko Abesbatzak osatutako koroak Mozarten meza ezaguna ederto interpretatuta.

Guztira 120 lagunek eman zioten bizitza obrari Aitor Biain oñatiarraren gidaritzapean, eta San Pedro parrokiara hurbildutako 1.000 lagunen belarriek gustura entzun zuten Mozartek hil aurretik konposaturiko meza.

Zortzi hilabetez gogor lan egin ondoren, abesbatza eta orfeoiaren arteko elkar ulertzea erabatekoa izan da eta pasarte bakoitzari beharrezko intentsitatea eta gozotasuna eman zizkioten.

Oñatin argi laga zuten, eta atzo Bergaran berretsi egin zen. Bergarako Orfeoiak eta Oñatiko Abesbatzak asmatu egin dute proposamenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak