Gipuzkoako Hondakin Partzuergoa izan zuen hizpide udalbatzak, osoko bilkuran

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ekainaren 29a

Txingudiko Mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen partzuergoan sartzearen aldeko mozioa aurkeztu zuten EAJ eta PSE-EE alderdiek, elkarrekin, udalbatzak astelehenean egin zuen ekaineko ohiko osoko bilkuran. Mozioa ez zen onartu.

Aldeko bost boto izan zituen mozioak, (EAJ eta PSE-EE), eta kontrako zortzi, (Bildu eta Aralar). Mozioa bozkatu zen unean, 17 zinegotzitik 13 zeuden osokoen bilkuran. Falta ziren: Bilduko Maider Arregi eta Piti Madariaga, Aralarreko Juanje Amasorrain (beranduago etorri zen) eta EAJko Rafael Amasorrain.

Arrazoi eskean

"Ez dugu onartzen Bilduk kontrako botoa ematea. Gipuzkoako Mankomunitate guztiek dute aukera Hondakinen Partzuergoan parte hartzeko, eta ezin dugu ulertu zuen kontrako botoa. Zergatik ez duzue nahi Txingudik parte hartzea?", galdetu zien Bilduko kideei EAJko Aintzane Oiarbidek. Hari erantzuteko, Leire Iruin ingurumen zinegotziak hartu zuen hitza, eta hauxe izan zen emandako erantzuna: "Otsaileko osokoan aurkeztutako mozio bera da; orduan ezetz esan genuen eta horri eusten diogu. Tratamenduei buruzko eztabaida beste toki batean egin behar da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak