Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ezagutzeko ekintzak antolatu dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 28a, 12:43

Domekan, bisita gidatua egingo dute. Garai hartako bizimodua, indusketa arkeologikoen emaitzak eta bestelako ezagutzak bisitatzeko aukera eskainiko du bisita gidatu horrek

Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ezagutzeko hainbat ekintza antolatu ditu Bergarako Udalak, Debabarreneko Mankomunitatearekin eta Elgoibarko eta Soraluzeko udalekin batera. Horietako ekintza bat da, domekan egingo duten bisita gidatua.

Hiru ordu eta erdi inguruan egiten den bederatzi kilometroko ibilbidea da, Karakate gaineti, Irukurutzetarainokoa. Garai hartako bizimodua, indusketa arkeologikoen emaitzak eta bestelako ezagutzak bisitatzeko aukera eskainiko du bisita gidatu horrek. Irteera puntua izango da Karakateko aparkalekua, Soraluze, 10:00etan. Irailean, bestalde, haurrendako tailerrak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak