San Pedro parrokian bisita gidatua egin dute

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ekainaren 27a

Bi urteren ostean eta obra sakonak egin eta gero, ekainaren 29an, zaindariaren egunean, inauguratuko dute Bergarako San Pedro parrokia. Inaugurazioaren aurretik, baina, atzo iluntzean, parrokiara gonbidatu zituzten herritarrak eta bertan egin diren lanen gaineko azalpenak eman zizkien zaharberritzeaz arduratu den arkitekto eta aparejadore taldeak. Herritarrek kanpandorreraino igotzeko aukera ere izan zuten.

Lan sakonak egin dituzte Bergarako San Pedro parrokian. Fasetan egin dituzte lan horiek eta aurrekontua 2 milioi eta 100 mila eurokoa izan da. Ezinbestean egin beharreko lana zen, eraikina egoera larrian zegoelako beheko bideoan ikus daitekeen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak