Sutea Bergarako Bidekurutzeta kalean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 27a, 17:10

Bidekurutzeta kale erdi inguruan piztu da sua, zazpigarren zenbakian. Udaltzaingotik adierazi digutenez, 14:45 inguruan jaso dute abisua eta, 10 minutura, bertan ziren suhiltzaileak; lauzpabost kamioi bertaratu dira. Bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte, eta bostak eta erdiak ingurura arte kalea itxita egon da. Kalte pertsonalik ez du eragin. Sutea izan duen eraikinak lau pisu ditu, eta inor bizi ez den azkenekoan piztu da sua, udaltzainek adierazi digutenez. Sua pisu horrtara mugatu da, baina azpiko bi pisuetan ura sartu da. Pisu horietako baten bizi den familia gaur bertan itzuliko da etxera, hirugarren pisuko emakumeak berriz, gaurko gaua senideen etxean emango du. Ezbeharrak baina, ez du kalte pertsonalik eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak