Aurten, 126 mahai eta 1.048 aulki alokatu die Udalak herritarrei. Zapatu arratsaldean igoko dituzte eta domekan jasoko dituzte berriro, 19:00etatik aurrera, San Martzialen egongo den kamioian, betiko moduan. Egoera onean entregatuz gero, fidantzan emandako 100 euroak berreskuratuko dituzte.
Kantina San Martin ikastetxeko Agorrosin Guraso Elkarteak kudeatuko du eta txosna, Beti Bustik.
Autobus zerbitzua
Herribus zerbitzua, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era egongo da martxan; Oxirondon eta San Martzialen izango dira geltokiak. Bestalde, San Martzialera joango direnek bete beharreko arautegia egin du Udalak, ingurunea babesteko helburuarekin. Arautegian jasotakoa betetzen ez bada, kalteak konpontzearen kostuak erreklamatu egingo ditu Udalak eta isunak jarri ahal izango ditu.