San Pedro parrokiko inaugurazio ekitaldiak gaur hasten dira

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 26a, 14:47

Gaur, eguaztena, San Pedroko obrak egin dituen Zetabi enpresako teknikoek obren azalpenak emango dituzte, 20:00etan. Zapatura bitartean, egunero egongo da ekitaldiren bat.

Zapatuan, San Pedro egunean, inauguratuko dute San Pedro parrokia eta gaurtik ordura arte, ekitaldi bat baino gehiago egingo dituzte:

  • Egauztena, ekainak 26: Obrak egin dituen Zetabi enpresako teknikoekin bisita gidatua, 20:00etan
  • Eguena, ekainak 27: Stolz Freres organoaren emanaldia Aitor Olea organo jotzailearekin, 20:00etan
  • Egubakoitza, ekainak 28: San Pedro eta San Paulo eguneko Lehenengo Bezpera kantuak, 20:00etan. Horren ostean, emanaldia egingo du Aritzeta abesbatzak. Ariznoa enparantzan izango da. Emanaldi honen antolakuntza, San Pedro kaleko dendari eta tabernariak dira.

Zapatuan, ekitaldi bat baino gehiago

Zapatuan, San Pedro egunean, meza egingo dute 11:30ean, Bergarako Koro Parrokialarekin. 19:00etan, Mozart-en Requiem obra abestuko dute Bergarako Orfeoiak, Oñatiko Abesbatza eta Oñatiko Ganbara orkestrarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak