Atzelari bergararrak urduri hasi du lehia baina berehala hartu dio neurria maila berriari. Ondoan izan duen bikotekideak asko lagundu dio: "Partidu hasieratik aritu da pilota bakoitzera nola sartu aholkatzen. Pilota txar asko kendu dizkit eta horrela askoz erosoago jokatzen da".
Reyes Azkoitia ere, "oso pozik"
Hainbat urtez Rezustaren entrenatzailea izan den Reyes Azkoitiarekin ere egon gara partidu amaieran: "Egun handia eta polita da Beñatentzat, niretzat eta Bergarako pilota taldearentzat. Emaitzak lagundu egin du, gainera". Hasieran urduri egon dela uste du Azkoitiak baina "ulertzekoa" ei da: "Ni neu ez naiz sekula horren urduri egon. Urduri hasi dela esango nuke baina gero presioa ondo eramaten jakin du".