Gainera, aurten berrikuntzak daude: Elhuyarrek eskaintzen dituen Zientzia udalekuak egingo dira herrian eta natur eskolakoek Errekalde jauregian dagoen bioniztasuna ezagutzera eman eta babesten erakutsiko dute.
Adin guztietako 280 ume ibiliko dira Ipintza Institutuan eta San Martin Agirre eskolan egingo diren udalekuetan. Angiozarren eta Osintxun ere talde bana egongo da.
Txiki Txokoak zabalik
Jada itxita behar zuten Txiki Txokoek baina eguraldi eskasa medio, ekaina amaiera arte zabalik egongo dira.