Frantziako zigorra beteta, estradizioaren zain 'Bixkai'

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 24a, 11:11

Frantziako estatuarekin zuen zigorra beteta, Espainiako epaitegien esku geldituko da orain Iñaki Arietaleanizbeaskoa Telleria Bixkai.

Ekainaren 17an izan zuen epaiketa Parisen Bixkai-k, eta han ebatzi zuen epaileak Frantziarekiko zigorra beteta duela dagoeneko. 20 bat egunen barruan burutuko dute estradizioa Espainiara, eta Audientzia Nazionalaren esku geldituko da, Bergarako Herrirak adierazi duenez. Instantzia horrek behin-behineko espetxealdia aginduko du, epaiketa izan arte, eta epaiketa horretan jakingo da zein den Espainiako justiziak ezartzen dion zigorra, Bergarako Herrirak zehaztu duenaren arabera.

Konponbidearen bidea

17 lagun joan ziren Parisera epaiketa ikusi eta Bixkai-ri babesa eta elkartasuna adieraztea. Izan zuten bera agurtzeko eta berarekin hitz egiteko aukera ere. Lau ordu iraun zuen epaiketak eta bukaeran hitza hartu zuen preso bergararrak. Frantziako gobernuari zuzendu zitzaion hango espetxe politika salatzeko eta konponbidearen bidean lana egiteko eskatzeko. Ezker abertzaleak hartu duen bidearekin bat egiten duela ere adierazi zuen Bixkai-k.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak