Istanbulen izan dira HHIko ikasle eta irakasleak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 23a, 21:45

Bergarako Helduen Heziketa Iraunkorreko kideek Turkiara egin dute bidaia. Turkiako hiriburura, Istanbulera, joan dira 21 lagun, ikasleak eta irakasleak tartean. Astebeterako irteera egin dute, maiatzaren 30retik ekainaren 3ra, eta ederto ibili dira. Mezkita urdina, bazarra, Topaki jauregia ... eta beste hainbat txoko eta eraikin bisitatu dituzte. Oso ondo pasatu zuten eta dagoeneko hasi dira datorren ikasturterako bidaia antolatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak