Proiektu hau Eusko jaurlaritzak bultzatutakoa da, Kontserbatorio eta Musika Eskoletako ikasleei Orkestran lan egiteko aukera emateko. Orkestra Gazteko proiektuak hiru urte besterik ez ditu eta 10 urtetik 14 urte bitarteko ikasleak hartzen dute parte. Maiatzean egin zituzten proba hautaketak eta horiek egin ostean aukeratu zuten Miriam Moñux.