Solstizio gaua eta auzoko jaiak, suarekin batera

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ekainaren 21a

San Juan auzoan festak hasiko dituzte gaur, Tartufoko Down Town Trio taldearen kontzertuarekin; astelehena arte luzatuko dira jaiak. Domeka gauean, berriz, udako solstizio festa egingo dute herriko San Martin plazan, 22:30ean.

Udako solstizio gaua antolatu du Xaxau herri mugimenduak domekarako, hilak 23. Urtero moduan, herriko txistulariek sorgin dantza jo eta herri mugimenduko hainbat partaidek dantza egingo dute. Ondoren, solstizio gauean oinarritutako ipuina entzun ostean, sua piztuko da. Azkenik, trikitixa elkarteko kideek bizpahiru pieza jo eta kantatuko dituzte, ekitaldiari amaiera emanez. 22:30ean hasiko da festa, San Martin plazan.

San Juan auzoan ere bai

San Juan auzoan, bestalde, ohiturari jarraituz, auzoko baserrietan piztuko dituzte San Juan suak. Sua, baina, ez da asteburuan San Juan auzoan egingo dute ekitaldi bakarra. Auzoko jaiak ospatuko dituzte, eta gaurtik, egubakoitza, astelehenera arteko egitaraua prestatu dute. Astelehenean, esaterako, II. lore sorta lehiaketa eta III. ortu lehiaketako sari banaketa egingo dute. 80 urtetiko gorako auzotarrak ere omenduko dituzte, besteak beste. 
Bestalde, auzoko ermitako Ama Birjina eta San Juanen burua berritu egin dituzte Artez Restauracion enpresako nesken eta Bitoriano Larrañagaren laguntzarekin, eta auzoak eskerrak eman gura die guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak