Gorlako kantinaren orain arteko etapa agurtzeko festa bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko eka. 22a, 12:00

13 urtez Gorlako kantinaren ardura izan duten Maria Milletak eta Jose Mari Gabilondok erretiroa hartuko dute hilaren amaieran. Agur jaia egingo dute, bihar, domekan, urteetan kantinan egin dituzten lagunekin batera. Haurrentzako zein helduentzako ekitaldiak lotu dituzte, eta eguraldiaren arabera, kantina barruan edo kanpoan egingo dituzte.

Mahaiaren bueltan ekingo diote ospakizunei. Azkarate, Iriondo, Otamendi eta Sasieta bertsolarien konpainian egingo dute lagunarteko bazkaria. Bazkarira joateko aurrez 627 81 82 12 zenbakira deitzea eskatu dute.

Txotxongiloak eta musika

Sarritan Gorlan izan diren Bilboko Tenderete txotxongilo taldekoek hartuko dute bertsolarien lekukoa, bereziki bezero gazteei eskainiz emanaldia.

Musika izango da gero jaiaren haria, eta egitaraua osatzeko orduan, betiko kantinako lagunengana jo dute. Gasteizko Askoa Etxebarrieta, La Pulga flamenko dantzariak segituan eta pozik eman zien jaian parte hartzeko proposamenari baiezkoa: "Familiaren aspaldiko laguna da Askoa eta, besteak beste, txalapartariak lagun, flamenko-fusio estiloko dantza eta kantu saioa egingo dute" dio Iñaki Gabilondok. Horrez gainera, Sevillako Manuel Ballena perkusionista eta Malatu taldeko kideak ere izango dira. San Juan egunaren bezpera izanda, San Juan suarekin borobilduko dituzte ospakizunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak