'Bat-batean' bertso musikatuen emanaldia gaur

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 20a, 18:19

Egubakoitz gauari beste ikutu bat emateko gogoz dauden ikus-entzuleek badute zer ikusi eta zer entzun Bergarako Zabalotegi Aretoan. 22:00tan hasita eta 8 euroren truke, bertsoak eta musika ustatzen dituen emanaldia izango da Oskar Estanga eta Jon Martinen eskutik.

Orain hilabete batzuk martxan jarritako proiektua da Bat-batean. Aurrez grabatutako soinuei, Oskar Estangak gehitzen dizkion gitarra hotsei bat bateko bertsoak gehitzen zaizkie. Beraz, bertsoak bere horretan izan beharrean musikatuak izango dira, besteak beste reggae, samba, sona eta tango soinuak entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek, baina bertsoz jantziak.

Estangarekin batera Jon Martin arituko da bertsoak botatzen. Ikuskizun desberdina da eta Estangaren esanetan, apustu pertsonal bat ere bada ikuskizun hau, gai jartzailerik ez da egongo eta inprobizazioarenzako tartetxoa ere egongo da. Hala, bertsozale petoak ez diren horientzako ere erakargarria den saioa dela esan daiteke. Hala, zerbait desberdinaz disfrutatu nahi dutenek aukera bikaina dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak