Uztailerako irteera ezberdinak Xabalote Gaztelkuaren eskutik

Mirian Biteri 2013ko eka. 19a, 20:24

Xabalote Gaztelekuak irteera ezberdinak eskainiko ditu uztailaren 6tik 27ra.  Txango hauek 13 urtetik gorako gazteei zuzenduta egongo dira, Arcachon, Zarautz, Marshmallows eta Sobronera joateko aukera dutela.

Arcachoneko irteerak 20 euroko kuota izango du. Uztailak 6an izango den irteera honetan izena emateko epea ekainaren 17tik 28ra izango da.

Uztailaren 13an Zarautzen surf egiteko aukera izango da, baina egun euritsua balego Gasteizeko Karting-era aldatuko litzateke txangoa. Oraingoan kuota 16 eurokoa izango eta izena emateko epea aldiz ekainaren 24tik, uztailak 6ra.

Piragua, eskalada, igerilekua eta mota horietako ekintzak egiteko aukera Sobronen egongo da, uztailaren 20an. Izena emateko uztailaren 1etik 12ra zabalik dago epea, beti ere 16 euroko kuota ordainduta.

Hilaren 27an azken txangoa izango da, konkretuki Marshmalows-era, San Martzialen. Izena emateko Gaztelekuan bertan eta ostiraletik igandera aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak