Batzokiko asteburuko pintadak gaitzetsi ditu Bergarako EAJk

Jon Berezibar 2013ko ekainaren 17a

Egubakoitz gauean Batzokian egindako pintadak gaitzetsi ditu Bergarako EAJk, bide politiko eta demokratikoaren aurkakoak direla iritzita, eta udal gobernuari ere gauza bera egiteko eskatu diote jeltzaleek. Egileei ere deia egin diete jeltzaleek: "margo eta plantiletan erabiltzen duten aurrekontu eta energia", "bakearen eta normalizazio politikoaren alde" erabili ditzatela.

Zapatu goizaldean Bergarako Batzokiko hormetan agertutako pintaden harira, salaketa egin gura du EAJ Bergarako Buru Batzarrak. Hedabideetara zabaldutako ohar baten bitartez, Bergarako jeltzaleek diote ez direla "bateragarriak esklusiboki bide politiko eta demokratikoak  erabiltzeko apustua eta alderdien egoitzei egiten zaizkien erasoak". Gertatutakoa irmoki gaitzestearekin batera, Bergarako EAJk deia egin die pintanden egileei ere, "margo eta plantiletan erabiltzen duten aurrekontu eta energia", "bakearen eta normalizazio politikoaren alde" erabil ditzaten. Bergarako udal gobernua ere aipatzen dute oharrean, gertatutakoa gaitzets dezatela eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak