Lazkao eta Bergarako kantariek kontzertua egin zuten atzo

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ekainaren 17a

Lazkaoko KantakakBergarako Orfeoiak, Orfeoi Gazteak eta Musika Eskolako abeslariek hartu zuten parte Santa Marina parrokian egindako emanaldian.

Lazkaoko Kantaka abesbatza bergararrek gonbidatuta etorri zen atzo gurera abesbatzen elkartruke egitasmo baten barruan, eta duten errepertorio zabaleko hainbat kantu eskaini zituzten. 

Bergarako Orfeoiak emanaldi laburra egin zuen hasieran, eta jarraian Bergarako Orfeoi Gazteak eta Bergarako Musika Eskolako azken kurtsoko kantari gazteek goizean egindako Musika Tailerrean landutako kantak eskaini zituzten.

Kontzertuaren ostean kantari guztiek batera bazkaldu zuten Pertxa elkartean, kantuan egun pasa ederra eginez.

Mozarten 'Requiem'-a hilaren 29an

Bestalde, Bergarako Orfeoia San Pedro egunerako prestatzen ari den kontzertu haundirako antolaketa lanetan murgilduta dabil, Mozarten Requiem-a prestatzen, hain zuzen. 

Sarrerak Pikupe Produkzioak-en, kultura etxean eta Lazkano zapatadendan daude salgai 8 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak