Irene San Sebastian izan zen Osintxun azkarrena

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 16a, 20:01

Esprintean. Halaxe erabaki zen zapatuan Soraluce Saria,  aurreikuspen guztiak beteta. Izan ere, ibilbidearen ezaugarriak ikusita jakinekoa zen gaitza izango zela iheslaldiak sortzea. Hala, esprint estuan –elite mailan– Irene San Sebastianek irabazi zuen lasterketa.

29 txirrindulari aritu ziren zapatuan elite mailan Soraluce Sarian, Osintxun. Irene San Sebastian tolosarra –Bizkaia-Durango taldea– azkarrena izan baldin bazen, elkarrekin esprintean iritsi zen Lointek taldeko Belen Lopezek bigarren postua eskuratu zuen. Talde bereko Ana Usabiaga zertxobait beranduago heldu zen mugara 3. postua lortuz (02:25:05). Taldekako sailkapenean, Lointek izan zen onena.

Gaztetxoak ere esprintean

Kadeteetan 37 neska lehiatu ziren; horiek ere esprintean iritsi ziren helmugara. Ondorioz denbora berdina egin zuten aurreneko hiru txirrindulariek (00:52:40). Sailkapenari begiratuta, ostera, lehenengoa Rustic Levante taldeko Empar Felix izan zen; Villa del Prado C.U taldeko Rocio del Al Garcia bigarren iritsi zen helmugara; eta Guttrans taldeko Gloria Alvarez hirugarren. Kategoria bereko talderik onena, berriz, Ivre-Rustic Levante izan zen.

Baina zapatuan, gainera, gazte mailako txirrindulariek ere hartu zuten parte; 29 izan ziren guztira. Eta kadete mailan gertatu bezalaxe, esprintean erabaki ziren lasterketako hiru azkarrenak: Guttrans tadeko Alicia Gonzalez, Caf Transport taldeko Ziortza Isasi eta Gandia Capital del Turismoko Alba Teruelek  denbora berdina egin zuten: 01:37:05. Taldekako 1.go postua, aldiz, Nicky´s Penya Ciclista taldearentzat izan zen.

Amaitzeko, Euskaldun Torneoko liderrek ere jantzi zuten mallota Osintxun: Naia Leonet Iruretak kadetetan, Lierni Lekuonak jubeniletan, Sheyla Gutierrezek 23 urte azpikoetan eta Belen Lopezek, elite mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak