Arratsaldetan itxita jarraituko du KZ guneak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ekainaren 15a

Udalak argitu du Eusko Jaurlaritzaren menpeko zerbitzua dela hark agindu dituela murrizketak.

Bergarako Udalak jakinarazi nahi du KZ gunea arratsaldez ixtea Jaurlaritzak erabaki duela, eta ez Udalak.

Kexak

Udalak hainbat kexa jaso ditu KZ guneko zerbitzuaren murrizketaren aurka, eta udalak zerbitzu horren inguruan gertatutako azaldu nahi izan du. Hauxe da Bergarako Udalak atera duen oharra: "Bergarako KZ gunea arratsaldez ixteak ekarri dituen kexei erantzunez, Bergarako Udalak ondorengoa argitu nahi du: KZ Guneak bere zerbitzuetan murrizketak egin ditu eta erakunde hau Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoenez, murrizketak Eusko Jaurlaritzak agindu ditu, ez Udalak. Bergararen kasuan, dinamizazioa erdira jaitsi dute. Ikastaroak mantendu dira baina nabegazioa ez". KZ gunea Irizar jauregian dago, Barrenkalen, eta goizeko ordutegian egongo da zabalik aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak