Aurkeztu dute Angiolilloren gaineko liburua, antzerki eta guzti

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko eka. 15a, 14:11

"Bertigo" apur batekin baina "gogoz" aurkeztu zuen atzo arratsaldean Aitor Arantzabalek Michelle Angiolilloren liburua, Bergarako gaztetxean. "Jende askok hartu du parte proiektu honetan eta lan polita egin dugulakoan gaude" esan zigun aurkezpena hasi baino pixka bat lehenago. Angiolilloren heriotza nolakoa izan zen irudikatzeko antzerki moduko bat egin zuten aurkezpenean. Koldo Izagirre idazleak hiru poema ere irakurri zituen eta Fly Shit taldeak girotu zuen aurkezpena gero.

Aitor Arantzabalek Angiolilloren gaineko liburua idatzi zuen espetxean egon zen denboran. Liburua Gasteizen inprimatu eta Bergarako gaztetxean auzolanean muntatu ondoren, atzo egin zuten lanaren aurkezpena. "Pozik nago bereziki guztiok egin dugulako. Ni ez naiz idazlea eta seguru akats asko aurkituko dituzuela liburuan, historialaria ere ez naiz baina lan xume bat egin dugu eta egia esan gustura geratu gara emaitzarekin".

Arantzabalek azaldu zuen liburua Gasteizen inprimatu ostean, auzolanean muntatu zutela liburua gaztetxean batez ere bi helbururengatik: bata, gastuak murriztea; eta bestea, proiektuan jende gehiago inplikatzea eta "norbera ere partaide dela sentiarazteko".

Aurkezpenean Angiolillo liburutegitik, antzerki moduko bat egin zuten Angiolilloren heriotza nolakoa izan zen erakusteko. Koldo Izagirre idazleak hiru poema irakurri zituen eta ostean Fly Shit taldeak girotu zuen aurkezpena. Bertaratutakoak gustura izan ziren Angiolillori buruzko kontuak entzuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak