Patin eguna egin ohi du hilean egun batez Hanka Labankak, eta domekan egingo du uda aurretiko azkena. Labegaraietan izango da, beti bezala, 09:15etik 11:30era. Umeak zein nagusiak joan daitezke, patinetan ibiltzen dakitenek eta baita ez dakitenek ere. Hockey-an ere arituko dira, jendeak eskatuz gero. Parte-hartzaile bakoitzak bere patinak eta babesak eraman behar ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.