Lagunarteko omenaldia jasoko du bihar Aroztegi aretoan Miguel Okina herriko margolariak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ekainaren 14a

Bergarako artistak eta gertuko lagunek antolatuta, lagunarteko omenaldia jasoko du Miguel Okina margolariak bihar, zapatua. Aroztegi aretoan izango da ekitaldia, 13:00etan. Ondoren, bazkaria egingo dute Batzokian. Margolari bergararrak pozik hartu du gonbidapena, are gehiago, lagunengandik datorrelako. Okinak 89 urte beteko ditu laster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak