2012-2013 denboraldia ospatzeko, eta herritarrei taldearen lana ezagutzera emateko, ekainaren 21ean, 19:00etan, Labegaraieta polikiroldegian, kurtso amaierako erakustaldia egingo dute. Antzuolan ere erakustaldia egingo dute, herriko pilotalekuan, ekainaren 19an, 16:30ean.
“Erakustaldi hauetan, gure gimnastek urtean zehar txapelketetara eramandako lanak egingo dituzte, eta hortaz gain baita beraiek prestatutako dantza modernoago batzuk” azpimarratzen dute elkartetik.
Eskolarteko A mailako neskak.
Euskadiko bigarren postua lortu duten neskak.
Neska gazteak podiumean.