'Bixkai' preso bergararra epaituko dute astelehenean Parisen

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 13a, 14:04

Epaiketa horretan preso bergararrari babesa emateko, autobusa aterako da Parisera. Domeka iluntzean abiatuko da Bergaratik, eta astelehen iluntzean bueltatuko da. Joan nahi duenak, Arrano tabernan eman behar du izena. Astelehenean, bestalde, elkarretaratzea egingo dute San Martin plazan Bergarako Herrirak deituta.

Iñaki Arietaleanizbeaskoa Telleria Bixkai preso bergararra datorren astelehenean, ekainak 17, epaituko dute Parisen.

Autobusa eta elkarretaratzea

Epaiketa horretan Bixkairi babesa emateko, autobusa aterako da Parisera. Domeka iluntzean abiatuko da Bergaratik, eta astelehen iluntzean bueltatuko da. Joan nahi duenak, Arrano tabernan eman behar du izena. Bestalde, Bergarako Herrirak deituta, elkarretaratzea egingo dute astelehenean, Giza eskubideak, konponbidea, bakea; Bixkai herrira lelopean. 19:30ean izango da, herriko San Martin plazan.

Labegaraieta auzoan jaio zen Bixkai. 46 urte beteko ditu datorren uztailean. Duela 20 urte, 1993an atxilotu zuen Ertzaintzak Antzuolan eta 2005ean berriz Frantziako poliziak Montpellier hiritik gertu. Frantziako eta Espainiako espetxeetan egon da preso. Azken urteetan, Pariseko kartzelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak