Emakumezkoen Soraluce Saria, zapatuan, Osintxun

Xabier Urtzelai 2013ko ekainaren 14a

Joan den egubakoitzean Aretxabaletan Emakumeen Birako etaparekin motorrak berotu ostean, ziklismoak jarraipena izango du zapatuan, laugarren urtez antolatuko dute-eta Emakumezkoen Soraluce saria Osintxun. Oraingoan, baina, hainbat kategoriatako txirrindulariek hartuko dute esku, kadeteetatik hasi, eta elitekoen mailara arte.

Hala, Osintxu eta Zubillaga artean prestatutako ibilbidean kadeteek (15:00etan irtengo dira) itzuli bat egingo dute, hau da, 31 kilometroko lasterketa egingo dute. Eliteak, berriz, 16:15ean irtengo dira, eta horiek hiru itzuli egin beharko dituzte, 93 kilometroko lasterketa osatzeraino (helmuga 18:50 inguruan izatea aurreikusten da). 

Gazteak, nagusieki

Gazte mailako txirrindulariek kilometro gutxi batzuk eliteekin egin ahal izango dituzte, izan ere, nagusiak lehenengo itzulia egin eta Osintxutik pasatzen direnean irtengo direlako gazteak (17:15ean, gutxi gorabehera). Gazteek bi itzuli egingo dizkiote zirkuituari. Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak