San Antonio Saria azken metroetan erabaki zen

Iure Eizagirre 2013ko eka. 10a, 14:16

Iñigo Elosegi Autonervion-Renault taldeko txirrindulariak irabazi zuen Bergarako LXXVII. San Antonio Saria zapatuan. 01:25:51 behar izan zuen helmugaratzeko. Atzetik heldu zen Musikaria Club Cliclista taldeko David Orgambide eta harekin batera Irabia Inter Sporteko Xabier Maiza. Biek ere Elosegiren denbora bera egin zuten, 01:25:51 alegia.

Gorabehera handirik gabeko lasterketa izan zen zapatukoa. Ia ibilbide guztia pelotoian egin zuten eta eraso batzuk egon baziren ere, inork ez zuen lortu ihes egiterik. Azken kilometroan pelotoiarekiko tarte txiki bat hartu zuen Elosegik eta horrek ahalbidetu zion helmugara lehenago heltzea. Dena den, atzetik zuen pelotoia eta lehen 37ak denbora berean helmugaratu ziren. 38. sailkatu zen txirrindularia, Mikel Elgezabal, 27 segundotara heldu zen.

Zapatuko garaipenarekin, duela 70. urte bere aititak eskuratutako sari bera irabazi zuen Elosegik.

Torneoko hirugarren proba 

Gaztetxoak Torneoko lehen urteko kadeteen hirugarren proba izan zen Bergarakoa. 107 txirrindularik eman zuten izena eta 65 sailkatu ziren.

Aurten ibilbide berria izan du probak. San Antonion hasi eta Zubilagaraino bitan joan behar izan zuten txirrindulariek. Bergarara itzulita, Osintxura joan-etorria egin eta San Antonion bertan amaitu zuten lasterketa, euripean zain zituzten bergararren begiraden eta txaloen artean. Guztira, 60 kilometro egin zituzten txirrindulariek, batez besteko 41,93 kilometro orduko abiaduran.

Oraindik zenbait proba falta dira Gaztetxoak Torneoa amaitzeko, eta tartean lehen urteko kadeteek Euskadiko Txapelketa jokatu beharko dute, ekainaren 23an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak