Musika Eskolakoek erakustaldiarekin esan zioten ikasturteari agur atzo

Jon Berezibar 2013ko eka. 9a, 15:28

Bergarako Musika Eskolako kideek kontzertua egin zuten atzo iluntzean frontoian. Abesti klasiko eta herrikoiak tartekatuz osatu zuten errepertorioa.

Udaberriko erakustaldia egin zuten zapatuan Bergarako Musika Eskolako txiki, nagusi eta irakasleek. 400 partaide baino gehiago izan zituen zapatukoak biolin, txistu, akordeoi jotzaileekin ala orkestrako kide diren nagusiagoekin, guztira. Kontzertua gainera, frontoian izan bazen ere, lehenago kalejira egin zuten kaleetatik trikiti taldekoek eta kontzertua eta gero, afaria egin zuten; arratsalde-iluntze osorako plana, hortaz.

Zapatukoa 25. Udaberriko Kontzertua izan zen eta urtean zehar egin ohi dituzten halako kontzertuen errepertorioa izan  zuen azken horrek ere. Hala, txikienek ikasitakoaren erakustalditxoa egin zuten, gurasoen gozamenerako, eta nagusiagoek pieza klasiko eta herrikoiak tartekatu zituzten, keinu dibertigarri bat edo besterekin arratsaldeari umore ukitua emateko.

Ongi-etorria abesbatzakoek egin zieten ikusleei, harmailetan bertan ongi-etorria abestuta. Sara Manzano eta Irene Hernando arduratu ziren saioa gidatzeaz eta, taldeka, eskolaren sail ezberdinetako neska-mutikoak atera ziren: Suzuki taldeko biolin-jotzaileak, akordeoi orkestra Eibarko taldearen laguntzarekin, hasiberrien abesbatza, txistu taldea, trikitia, orkestra sinfonikoa... Eskolako ohiko zuzendariek gidatuta, trebetasun berdinarekin jo zuten Strauss-en bat ala The Police-eren Every breath you take ezaguna. Kontzertua, ezin beste, Musika Eskolako martxarekin amaitu zuen abesbatzak, txalo zaparrada jasota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak