Mariaren Lagundikoek Ikastolako Jaia egin zuten

Arritxu Barruso 2013ko ekainaren 7a

Ikastolako Jaia ospatu zuten pasa den ekainaren 1ean Mariaren Lagundiko ikasle, irakasle eta gurasoek. Aurten gainera bultzada berezia eman nahi izan diote jaiari eta egun osoko egitaraua antolatu zuten. Goizean hainbat tailere egin zituzten eta eguerdian lagun arteko bazkaria egin zuten. Ondoren magia ikuskizuna, ikasleen emanaldiak eta, jaiari amaiera emateko DJ festa egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak