Capoeira ezagutzeko saio irekia egingo dute hilaren 15ean

Arritxu Barruso 2013ko ekainaren 7a

Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak abian du 2013ko udako kanpaina. Ia 40 jarduera eskainiko dituzte aurten eta eskaintza berrien artean dago capoeira. Capoeira zer den jakiteko, egokiena frogatzea da, eta horretarako saio irekia antolatu dute. Ekainaren 15ean, zapatua, izango da 12:00etan Agorrosinen bertan. Senzala Euskadi Capoeira taldeak egingo du erakustaldia eta Udaleko Kirol Zerbitzuko arduradunek herritarrak animatu nahi dituzte bertara.

Capoeira jarduera fisikoa, musika eta kultura da. Capoeira adin eta maila fisiko guztietara egokitzen da; ume, gazte zein helduetara. Malgutasuna, koordinazioa, indarra eta erritmoa lantzen dira eta mugimendu erritmikoz osatutako borroka arte ikusgarria da. Capoeira eskoletan izena emateko epea uztailaren 1era arte dago zabalik.

Kirol Zerbitzutik gogorarazi dute, bestetik, gainerako jardueretan ere izena emateko epea zabalik dagoela eta oraindik plazak daudela. Informazio gehiago, www.agorrosin.net helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak