Kale hezitzaileek Circus Day jaia antolatu dute gaurko, egubakoitza. 17:00etan hasiko da Ipintza insitutoko patioan eta 11 eta 18 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago. Gauza asko egongo da egiteko jaialdiaren barruan: futbola, grafittiak, musika, malabarrak, margo tailerra eta beste egongo dira. Kale hezitzaileek urtean behin antolatzen dute jaialdi hori helburu bikoitzarekin: "Gurekin normalean diharduten gazteek, zein guk geuk, beste gazte batzuekin harremana egiteko, eta arratsalde atsedena igarotzeko".