Euskarazko irakurzaletasun astea antolatu du Jardunek

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ekainaren 7a

Ekainaren 17tik 22ra izango da, euskarazko irakurketa sustatzeko helburuarekin. Besteak beste, euskarazko literatura merkeago erosteko aukera egongo da.

Ekimenaren baitan, aste guztian barrena euskarazko liburuak merkeago erosteko aukera egongo da. Haur, gazte zein helduen literaturan erosi ahal izango dira liburuak merkeago, Bergarako Elkar Megadendan. Hori horrela, euskarazko literatura liburua erostean, saltzaileak emandako erosketa txartela Jarduneko bulegora eraman eta deskontua abonatu egingo dute bertan, ekainaren 28ra arte. Deskontuei dagokienez, helduen literaturan %50eko deskontua egingo dute; gazteen kasuan, %3koa; eta haur literaturan, berriz, %15ekoa. Hori bai, gehienez bi liburutan aplikatuko dute deskontua pertsonako.

Ipuin kontakizuna ere bai

Umeendako ipuin kontakizuna ere egongo da hilaren 19an, eguaztena, 17:00etan Agorrosineko kanpoko igerilekuan. Eguraldi txarra egiten badu, San Martin plazan egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak