Jardunek urte amaierako jaialdia egingo du bihar, egubakoitza, Zabalotegi aretoan

Arritxu Barruso 2013ko eka. 6a, 16:17

Jardun Euskara Elkartean ere iritsi dira kurtso amaierara eta neska-mutikoek, orain, ikasturtean zehar ikasitako guztia erakusteko aukera izango dute. Bihar, egubakoitza, urte amaierako jaialdia egingo dute Zabalotegi aretoan 18:00etan. Jardunek antolatzen dituen ekintza eta ikastaro ezberdinetan landutakoa ikusteko aukera izango da. "Dantzak, bertsoak eta antzerkia egongo dira, besteak beste. Horrez gain, euskara errefortzuko taldekoek bideo bat prestatu dute eta hori ere ikusiko dugu", azaldu dute Jardunetik. Herritar guztiak gonbidatuta daudela ere gogorarazi nahi izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak