Besteak beste 22 urtez azpikoetan Munduko Txapeldun izan delako, eta baita DV Sariko txapeldun ere, 2010ean. Gertuago, Jaka pilotariarekin bikotea osatuta Bergara Hiria torneoa irabazi berri du, maiatzean. Eta, finalean Xabier Tolosaren kontra egin zuen partidu ona lagungarri izan zen Aspeko ateak zabaltzeko. Hain zuzen, Rezustak duela 8 urte Etxanizek profesionalismoan utzitako hutsunea beteko du; hala, mahoneroek izango dute, gertu-gertuan, nor animatu.
Debuta, ekainaren 24an
Beñat Rezustak Eibarko pilotalekuan egingo du debuta, hilaren 24an: "Debuta egitea jada sari galanta izango da. Amets bat bete dut, eta orain helburua da profesionalen erritmora ahalik eta azkarren ohitzea", adierazi du. Oraingoz bi urterako kontratua sinatu du Asperekin.